AHOLKUAK ETA PREBENTZIOA

· PADI (Haurren Hortzak Zaintzeko Programa)

seda-dental

Hortzetako haria (zinta edo haria, argizariarekin edo gabe) hortz bakoitza garbitzeko. Sartu hortzen artean eta arrastatu haria hortz bakoitzaren aurrealde eta atzealdearen gainetik.

  • Zurda biguneko eskuila: Eskuilatzeak leuna izan behar du, ez indartsua, bestela hortzoia kalte daiteke. Hortzak zein mihia garbitu behar dira. Aldatu eskuila 3 hiletik behin.
  • Eskuila interproximalak: Zilindrikoak eta arruntak baino askoz txikiagoak dira. Diseinatuta daude hortz arteetan, hortzoien ondoan, gera daitekeen janaria garbitzeko.
  • Arnasatsa (halitosia) bazenu, erabili kolutorio bat.
  • Zoaz dentistarengana urtean gutxienez azterketa bat egin dakizun (gomendagarria da sei hiletik behin joatea). Azterketetan, garaiz antzemanez gero ondorio txikiagoak dituzten arazotxoak aurki daitezke; zoaz dentistarengana sintomatologia agertu arte zain egon barik: mina, hotz edota bero sentsazioa, eragozpenak, etab. Adibidez, karies txiki bat, tratatu ezean, epe ertainera handiagoa bihurtzen da, endodontzia beharra eragingo duena, edo hortza galdu ere egin daiteke, arazo handiagoa eta garestiagoa ekarrita.
  • Ez erre: Tabakoa oso kaltegarria da hortzoi, hortz, mihi eta, oro har, ahorako.
  • Izan elikadura-aztura osasungarriak: Jan karbohidratoak, proteinak, frutak eta barazkiak orekaz uztartzen dituen dieta eta saihestu gozoki azukredunak, bereziki otordu artean, ez dadin plaka bakterianoa sortu.
  • Saihestu jardunbide okerrak: Ez hozkatu azazkalak, ez zatitu fruitu lehorrak hortzekin, ezta botilak ireki ere, etab. Horrela, hortzak hondatzen dira.
  • protector-bucal
    Kontaktu-kirola eginez gero: Futbola, saskibaloia, eskubaloia, errugbia, boxeoa eta abar, edo nolabaiteko arriskua izan dezakeena, esaterako, patin edo belar gaineko hockeya; komenigarria da hortzak aho-babeskiekin (ferulak) babestea.