· Portzelanazko edo erretxinazko karillak (xafla finak)
Xafla fin hauek konponbide estetiko ezin hobeak dira irribarrea hobetu nahi duten pertsonentzat, dela konplexuren bat dutelako, dela, beste barik, hobetu egin nahi dutelako. Karillek aho inperfektuak zuzentzen dituzte, atseginagoak bilakatuta, begirada guztiak erakartzen dituen hortzeria perfektua ahalbidetuta.
· Hortz-zuriketa
Hortz-zuriketa
Hortz-zuriketa tratamendu estetikoa da (Odontologia estetiko edo kosmetikoa), iraultzaile eta kontserbatzailea (hortzak prestatu edo higatzeko beharrik gabea), hortzen jatorrizko kolorea hainbat tonu murriztea lortzen duena, hortzak zuriago eta distiratsuago utzita. Kontsultan zein etxean egin daiteke, dentistaren ikuskaritzarekin.