· Ahoko amalgamak modu seguruan kendu eta merkuriorik gabeko materialak jarri.
www.dentacron.com/test_personal.php
Erabiltzen ditugun materialek ez dute merkuriorik, eta merkatuan bisfenol A kopuru txikiena dutenak bilatzen ditugu, odontologia modernoan erabiltzeko ezaugarri fisiko eta estetikoei eta iraunkortasun egokiari eutsita.
Metal astun honen metaketak sortzen dituen ondorio toxikoak saihesteaz gain, aho-barrunbea bezain hezea den inguruan metalek pairatzen duten korrosioa eta material ezberdinen ahalmen elektrikoen arteko aldeek eragindako mikrogalvanismoak (mikrokorronteak) ere ekiditen dira.
· Endodontzia eta termozigilatze sistema
Egun, badaude tratamendu odontologikoak errazten dituzten teknologia berriak. Endodontziaren alorreko aurrerapen handienetako bat tresneria mekanikoa baliatzen duten sistemak txertatzea izan da.
+-Ikusi gehiago -->
Aipatu sistemek kalibre ezberdinetako hainbat karraka dituzte, txantxarra kentzeko erabiltzen den mikromotor baten oso antzekoa den bati akopla diezazkiokegunak. Normalean, endodontzia bat egiteko, kalibre ezberdinetako lau eta sei karraka birakari artean erabili ohi ditugu, ezarritako ordena jarraituz. Eskuzkoek ez bezala,
karraka birakari edo mekanikoek garbiketa osoagoa egitea eta sustrai-hodiak garbitzea lortzen dute, eta askoz ere modu eraginkorragoan, gainera. Hodi okerren kasuan, karraka hauek erabiliz gero, garbiketa askoz ere kontserbatzaileagoa izango da, sustrai-hodien anatomia oso gutxi aldatzen baita. Tratamendua burutzeko denbora ere murriztu egiten denez, endodontzia tratamendu arinagoa bihurtzen da gaixoarentzat.
Sistema hauek dituzten beste abantailetariko bat da sustrai-bideen desinfekzioa handiagoa dela, limek beraiek duten bibrazioak pieza irrigatu eta desinfektatzeko erabiltzen dugun likidoa sakabanatzen eta aktibatzen laguntzen baitu.
Sistema hauen beste abantaila bat sustrai-hodien desinfekzio hobea da, karraka hauen bibrazioak berak hortza irrigatzeko eta desinfektatzeko baliatzen dugun likidoaren hedapena eta aktibazioa bultzatzen baititu.
Kontuan hartu behar da karraka birakariak erabiltzeak ez duela esan nahi ohiko eskuzko karrakak erabili behar ez direnik. Izan ere, azken horiek hasieran erabili behar baitira, karraka mekanikoei “bidea prestatzeko”.
Era berean, tratamendua garatu bitartean eskuzko limak beharrezkoak gerta daitezke, eremu estuagoetara heltzeko eta karrakatze-prozesuan sorturiko hondakinek bidea eragozten ez dutela ziurtatzeko.
Aurreko guztia laburbilduta, esan dezakegu endodontzia mekanizatuko sistemekin tratamendu-denbora laburragoa eta hortz-hodien garbiketa eta desinfekzio eraginkorragoak lortzen ditugula, pronostiko hobea eta gure hortzak luzaroagoan mantentzeko aukera izanda. Hodi-sistemaren desinfekzio egokiak endodontziaren pronostikoa baldintzatzen duenez, duela hainbat urte LASER odontologikoa erantsi genuen hodiak eta berauen ingurunea esterilizatzeko.
Hortz baten endodontzia amaitzeko, desinfektatu ondoren, barrualdea “bete” edo zigilatu behar da, hermetikotasunari eta toxikotasunari dagokienez, material seguruez. Gutapertxa beroa da, ziur asko, aipatu helburuak hoberen betetzen dituena.
· Endodontzia egindako hortzen hausturen prebentzioa
Endodontzia egindako hortzean gertatzen den konplikaziorik ohikoena hortzaren haustura da.
Aipatu hausturen arrazoia aho barruko pareta ahulduetan mastekatzeko egiten den indarra da.
+-Ikusi gehiago -->
Endodontzia egindako hortz baten haustura prebenitzeko, ondoko bi aukera hauek ditugu:
- Zirkoniozko “zorro” edo “koroa” estetikoa jartzea; horretarako, prestaketa egin behar da aurretik, berau beteko duen eremua landuta.
- Endodontzia egindako hortza gailur-erako estaldurarekin berreraikitzea, material konposatu berrietan gogortasunari, eranskortasunari eta estetikari dagokienez izandako hobekuntzak profitatuta. Honek, gure ustez, hainbat abantaila dauzka: hortza ez denez ia “higatu” behar, ez da ahultzen; material hauen ezaugarri elastikoak, zorro gehienen aldean, hortzaren antzekoagoak dira, eta tratamendu merkeagoak dira.
Hartutako neurri guztiak gorabehera, haustura hortz-erroan gertatzen bada, jarrai daitekeen tratamendu bakarra hortza aldatzea da. Kasu horietan, mina eta infekzioa izan daitezke, zundaketa positiboarekin.