· Marruskadura urriko lokailu gabeko Damon sistema
Teknologia berrien unea da, eta horiek ortodontziari aplikatzearen emaitza marruskadura urriko lokailu gabeko DAMON bracket-sistema berria da.
+-Ikusi gehiago -->
- Emaitza azkarragoak: Sistema konbentzionalarekin 24-30 hilabete behar duenak, orain, Damon sistemarekin, marruskadura urriko mekanismoari eta punta-puntako materialei esker, 18 hilabetean lor dezakegu, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera.
- Marruskadura urrikoa esaten zaio bracket-en barruko alanbrea solte doalako eta, ondorioz, hortzen mugimendu fisiologikoago eta naturalagoa eragiten duelako, ez baitu sistema konbentzionaleko lokailu elastikoen indarra egiten.
- Hortza alanbrera eramateko gaitasuna galtzen dela-eta hilero aldatu beharreko lokailu elastikorik ez daramanez, min gutxiago ematen dute.
- Bracket-ek ertz biribilagoak dituztenez, ia ez dute ultzeraziorik eragiten.
- Tratamenduaren hasierako hitzorduak 10-12 astetan banatzen dira, beraz, kontsultan ezinbestekoak diren itxaronaldi ezerosoak murriztu egiten dira.
- Sistema honekin, % 80 gutxitzen dira hortz-erauzketak, askotan profil motzak eta oso aho txikiak uzten dituztenak.
- Emaitzarik onenak: ortodontzia honek, hortzen jarrera egokian oinarritzeaz gain, aurpegi-estetika eta gaixoaren irribarrea ere kontuan hartzen ditu, “aho osoak” utzita, aldeen arteko barren beltzik gabe. Irribarre zabalagoak.
http://damonbraces.es/choose/index.php
· Ortodontzia estetikoagoa
Damon Clear Damon Sistema berritzailearen parte da. Lokailurik gabeko bracket-ak eta punta-puntako arkuak uztartzen ditu, eta klinikoki egiaztatuta dago hortzak azkar eta eroso mugiarazi eta ahoan eta aurpegian emaitza egokiak lortzen dituela. http://damonbraces.es/products/damon-clear/about.php
+-Ikusi gehiago -->
Goiko masailezurrean bracket estetikoak erabiltzen dituen marruskadura urriko Damon Clear Sistemaz ari gara.
Damon bracket-familia beraren barruan eta abantaila berberekin, ahoko tratamendua nabarmen ez dakien nahi dutenentzako aukera da. Honek, ezaugarri fisikoak direla eta, Damon bracket arruntek baino denbora apur bat gehiago beharko du
Ortodontzia ikusezina:
Ortodontzia-tratamendu honetan, ferula garden oso finak erabiltzen dira; tratamenduak aurrera egin ahala aldatzen dira eta ia ez dira nabaritzen. Lerrokagailu garden eta kengarriak dira, oso material gogorraz egindakoak. Sistema 3D teknologiarekin diseinatzen da, pazientearen ahoa aztertu ondoren.
Paziente bakoitzaren neurrira egiten da eta ia ikusezina ematen du, ezin hobea nabaritzen ez den sistema nahi dutenentzat. Sistema berri honek bracket-ak saihesten ditu, eta kasu jakin batzuetarako tratamendu eroso, eraginkor eta ikusezinagoa eskaintzen du.