· PRGF (Hazkuntza Faktore Ugariko Plasma)
Gure klinikan, kirurgia eta inplantologiaren arloetan protokolo eguneratuak eta kalitatezko materialak erabiltzearen aldekoak gara.
PRGF (Hazkuntza Faktore Ugariko Plasma). PRGF birsorkuntza zelularrerako azken tekniketako bat da, gihar-, tendoi- eta giltzadura-lesioen sendaketa azkartzeko (Mikel Sánchez Doktoreak igarri zuen), eta kirurgien osaketa errazteko erabiltzen da, baita odontologian hezur-ehunen eta hortzoien eraketari laguntzeko.
Plaketa ugari duen plasma pazientearen beraren odoletik eskuratzen da, ehunen konponketa- eta birsorkuntza-prozesuan funtsezkoak diren hazkuntza faktoreak bereiziz. Hazkuntza faktoreak plaketetan (Alfa pikorretan) zein odol-plasman aurki ditzakegu.
Adibidez, terapia periodontalaren xedeetako bat ehun periodontalen birsorkuntza da. Prozesu hauek hazkuntza faktoreen (HF) ekintzak ahalbidetzen ditu, zelulaz kanpoko matrizearen ugalketa, bereizketa, kimiotaxia eta sintesia erregulatzen baitituzte.
Gure zentroa Aho Inplantologian Endoret izeneko PRGF teknika honi dagokionez aitorturiko bakarrenetakoa da Gasteizen:
http://bti-biotechnologyinstitute.com/es/pacientes/centros-reconocidos/busqueda/
INPLANTOLOGIA
BTI markako inplanteak erabiltzen ditugu, Araban, Miñanon, Eduardo Añitua Doktoreak eta bere ikerketa-ekipoak garatu eta fabrikatuak eta nazioarteko ospea dutenak. Inplanteon ezaugarriak ezagutu eta ikasteko eta dauzkan kalitate-ziurtagiri guztiak eskuratzeko, jo ondoko estekara:
AHOKO KIRURGIA
Ahoko kirurgiari dagozkion prozedura guztiak: azkenaginen erauzketa barne, letaginen agerian uzte eta erauzketa barne, mentu gingibalak, kirurgia periodontala, punta-erresekzioak, etab. Hazkuntza Faktore Ugariko Plasmarekin egin genitzake, emaitzan onurak lortuta.
LASERRA ODONTOLOGIAN ETA AHOKO KIRURGIAN
Prozedura kirurgiko jakin batzuetan, esaterako, frenektomietan (mihiko eta ezpaineko galgatxoaren erauzketa), kirurgia periodontalean desinfekzioari laguntzeko, bigarren kirurgian inplanteak agerian uzteko eta abarrerako, hortzetako laserra ere baliatzen dugu. Horrek hainbat abantaila dakartza ebakuntza egiteko orduan, pazientearen eragozpenak murriztuta eta ebakuntza ostekoa hobetuta.