KINESIOLOGIA

Pertsona batek estomatologia-zentro batera jotzen duenean, kontsulta egiteko arrazoia, sarri, sintoma bakarra izan ohi da, deigarriaren deigarriaz pazientea kezkatzen duena.

Halere, ohikoa da pertzepzio hori sindrome-multzo baten parte izatea, batzuetan zaila izaten dena bere horretan ezagutu eta elkarturiko beste sintomatologia edo patologia batzuekin lotzeko.


oclusión dental y postura
Hortz-osasunaren arloko profesionalek badakigu hortz- edo zeramika-egitura baten “ustekabeko” haustura ia halabeharrez etorri ohi dela aldi bereko beste sintoma batzuekin batera, esaterako, higadura-fazetak atzeko haginen mastekatzeko aldean, min periaurikularrak, giltzadura temporo-mandibularraren karraskak, dimentsio bertikalaren galera, gida fisiologiko eza eta abar, neurri handiagoan ala txikiagoan kontsulta egiteko arrazoi “nagusiari” eransten zaizkionak.

Kinesiologia odontologikoaren xedea, historia kliniko xehatuaren bidez, ahalik eta informazio kopuru handiena biltzea da, aurkezten den patologiarekin izan dezakeen harremana aztertzeko eta haren tratamenduak eragindako aldaketak dauden behatzeko. Pazientearekiko hurbilketa holistikoan oinarrituriko diziplina diagnostiko eta terapeutikoa da.

Diagnostikoa saiatzen da egiturazko aspektuak ez ezik, muskularrak, elikadurazkoak, psikologikoak eta abarrak ere modu objektiboan hartzen, ahoko patologia arazo orokorrago baten zati txiki gisa aztertuta.
Jatorrian, kinesiologia George Goodheart iparramerikarrak ekarri zuen 60ko hamarkadan. Sistematika honen filosofia diagnostikoa estimulu jakin batzuen aurreko erreflexu muskular isometrikoaren, oro har deltoideoa, balorazioan oinarritzen da.

Aparatu estomatognatikoak garaturiko funtzio fisiologikoek sistema neuromuskular konplexu bat erabili beharra dakarte, ondokoak barne hartzen dituena: aurpegiko, mihiko, faringeko, laringeko eta esofagoko muskuluak; gainera, masailezurreko muskulu jasotzaileak, hioide gaineko eta azpikoak, sinergia dela-eta lepoko, bizkarrezurreko eta pelbiseko muskuluetan eragiten dutenak.

Kinesiologia aplikatua test muskularra baliatzen duen metodoa da, gorputz-funtzioa sistema muskuloeskeletikoaren dinamikaren bitartez ebaluatzeko. Test muskularra (esaterako, deltoidea, psoas, fascia latako tentsorea, etab.) diagnostiko kinesiologikoaren tresna nagusia da, muskuluaren tonuan oinarritzen dena, ez indarrean.

Gure pazienteen hortz-diagnostikoan erabiltzen ditugun kontzeptuak kinesiologiatik ez ezik, aipatu test muskularren bidez, gorputz-jarreren azterketatik eta osteopatiatik, elikaduratik, emozioetatik, toxikoetatik… ere badatoz.